Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > ANTZERKIA ETA ERREGE...

Zerbitzuak


2013/01/10

ANTZERKIA ETA ERREGEAK EGUBERRIETAN

Urtero-urtero errepikatzen diren hainbat tradizio eta ohitura elkartzen dira Eguberrietan. Eta horrela gertatzen da Donostia Zentroan, Eguberrietako ohiko antzezlanarekin eta opariez kargatuta etorri ohi den Errege Magoarekin. Abenduaren 18an, “San Tomas berezi bat” izeneko antzezlana aurkeztu zuten, Josetxoren taldeak prestatua. Antzezlan xume bat izan zen; xehetasunak asko zaindu zituzten eta beren paperean oso sartuta egon ziren “antzezle” batzuk izan genituen. Arrakastatsua izan zen eta berek ere hala ikusi zuten, maitasunezko txalo ugari jaso zituztelako.

Errege bezperan gure Errege Mago bereziaren bisita izan genuen, espero bezala. Jai-giro bikain batean, gozokiak eta besarkadak banatu zituen, eta bertaratu ziren guztiek oso ongi jaso zituzten horiek guztiak. Opariak banatu, ireki eta horien edukiak ikusteko uneak zirrara handikoak eta oso une alaiak eta dibertigarriak izan ziren.

Irudi-galeria

ANTZERKIA ETA ERREGEAK EGUBERRIETAN

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus