Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Uliazpi

Uliazpiko logoa

Adimen urritasuna handia duten pertsonen eta beren familien premia eta nahiei erantzuna ematen die.

Lagundu nahi duzu?

Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa Uliazpiko logoa

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Helburua, ikuspena eta balioak

Helburua, ikuspena eta balioak


PLAN ESTRATEGIKOA 2008-2011

Eginkizuna

Gipuzkoako Lurraldean adimen-urritasuna eta laguntza premia handiak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetuko duten zerbitzuak eskainiko direla ziurtatzea. Horretarako eskaintzen dugun arreta integral eta pertsonalizatuaren bidez gure erabiltzaileen, horien familiakoen eta erakundeko pertsonen gogobetetasuna bilatu nahi dugu, gizartean arduratsua den erakunde bat bezala jardunez.

Bi irudi eta Uliazpiko logotipoarekin osatutako grafismoa.

Ikuspena

Adimen-urritasuna eta laguntza orokorren beharra duten pertsonen eta horien familien premia eta nahiei erantzuteko gai den Zerbitzua, euren buruen jabe izan daitezen bultzatuz; Kalitatearen inguruko printzipioetan oinarritutako funtzionamendua duena.

Balioak

Bezeroari zuzendua

Uliazpik ezintasun intelektuala duten pertsonen eta horien familien bizi-kalitatea hobetzera bideratzen ditu bere ahaleginak.

Errespetua

Erabateko errespetua die Uliazpik ezintasun intelektuala duen pertsonari zein horren familiari, baita hura babesten duten eskubideei ere: berdintasuna, komunitatean integratzea, e.a.

Banakako arreta

Berezia eta bakarra da pertsona oro. Arreta ere horrelakoxea jasotzen du.

Familiaren segurtasuna

Familiaren lasaitasuna sustatu, etorkizunari segurtasunez aurre egiteko behar duen laguntza eskainiz.

Gaitasuna

Uliazpik duen etengabeko hobekuntzarako bokazioa bere jarduera guztietara zabaltzen da.

Partaidetza

Partaidetza arduratsu eta konstruktiborako eremua sortzen da irtenbideak sorrarazteko biderik eraginkorrena.

Konpromisoa

Ezintasuna intelektuala duten pertsonenganako konpromisoak, behar handienak dituztenenganako batik bat, beste erakunde batzuekin elkarlanean aritzea hartzen du barne, haien arazoentzako irtenbideen bilaketan lagunduz betiere.

Eraginkortasuna

Eraginkorra betekizunetan. Asmo handikoa helburuetan. Onuragarria gizartearentzat.

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.net