Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Uliazpi

Uliazpiko logoa

Adimen urritasuna handia duten pertsonen eta beren familien premia eta nahiei erantzuna ematen die.

Lagundu nahi duzu?

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Aurkezpena

Aurkezpena


Uliazpi Gipuzkoako Foru Aldundi Txit Gorenaren Erakunde Autonomoa da eta Gizarte Politikako Departamentura atxikia dago. 1989an sortu zen, ekainaren 5eko 8/1989 Foru Arauaren bidez, eta bere Araubide Organiko eta Funtzionala ekainaren 13ko 36/1989 Foru Dekretu bidez onartu zen.

ULIAZPIREN AGURRA

Maite Etxaniz
Maite Etxaniz Balentziaga
Gizarte Politikako Departamentuko Foru Diputatua eta Uliazpiko Presidentea.i

Lehenengo eta behin eskerrak eman nahi dizkiet 1989an Uliazpi Fundazioa sortu zenetik adimen urritasuna duten pertsonen eta beren familiakoen bizi-kalitatea hobetzera bideratutako ekimena gauzatzeko hainbeste lan eta ahalegin egin duten pertsona guztiei.

Urte horietan zehar egindako lana eta lortutako emaitzen balantzea oso positiboa izan da eta pozik egoteko moduan gaudela esan dezakegu. Gipuzkoako Foru Aldundiak bere gain hartu zuenean adimen urritasuna duten pertsonen arretarako zuzeneko kudeaketa, ordu arte familiakoek eta teknikariek egin izan zuten lan onaren txanda hartuz, pertsona horien premiei erantzuna eman eta bizi-kalitate hobea eskaini behar zitzaiela erabaki zen.

Eskaintzen den arreta eta ahalegin horretan berrikuntzak etengabe egin behar dira, asistentzia alorreko premiak gero eta handiagoak direlako eta arreta berezi eta espezializatua eskatzen dutelako. Badakigu oraindik egiteko dagoena asko dela, eta horretan ari gara.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentuaren helburu nagusietako bat kolektibo ahulenen eta baztertuenen bizi-kalitatea hobetuko duten era guztietako ekimenak eta jarduketak bultzatzea da.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentuaren helburu nagusietako bat kolektibo ahulenen eta baztertuenen bizi-kalitatea hobetuko duten era guztietako ekimenak eta jarduketak bultzatzea da.

Gure aldetik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentutik, berriro gogorarazi nahi dut adimen urritasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko helburu horretan ahal dugun neurrian laguntzeko Uliazpi Fundazioarekin dugun konpromisoa.

Maite Etxaniz Balentziaga
Gizarte Politikako Departamentuko Foru Diputatua eta Uliazpiko Presidentea.

 

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.net