Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Uliazpi

Uliazpiko logoa

Adimen urritasuna handia duten pertsonen eta beren familien premia eta nahiei erantzuna ematen die.

Lagundu nahi duzu?

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Kudeaketa-kalitatea

Kudeaketa-kalitatea


Gure ustez kudeaketa-kalitatea ezinbesteko baldintza da arreta jasotzen duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko (Uliazpiren helburua).


Uliazpik bere xedea lortzeko bi printzipiotan oinarritzen du antolaketa: kalitatea eta etengabeko hobekuntza. Xede hori lortzeko egokiak diren antolaketa- eta kudeaketa-tresnak erabiltzen ditu; guztiak dira Uliazpiren ikuspen eta balioekin koherenteak eta ildo berekoak, eta EFQM bikaintasun-ereduarekin bat datozenak noski:

  • Prozesuen araberako kudeaketa,
  • Aginte-taula integrala,
  • Kudeaketa planak,
  • Auto-ebaluazioak,
  • Kontu-ikuskapena,
  • Gogobetetasun-inkestak (familiak, profesionalak)...

 

Kalitatea bultzatzeko euskal erakunde Euskalitek ematen duen bikaintasunarekin konpromiso diploma ere badu Uliazpik.

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.net