Adimen urritasuna handia duten pertsonen eta beren familien premia eta nahiei erantzuna ematen die.
03/02/2012
Gipuzkoako Foru aldundiaren 2012. ekitaldirako Aurrekontuak 2011. urtearen amaiera aldera onetsi dira Batzar Nagusietan. Aurrekontu horien barruan Uliazpirenak ere badaude (Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erakunde Autonomoa), eta guztira, 2012. urtean, 17.013.302€ izango dira.
Uliazpiren aurrekontu hauen aurreproiektua 2011ko urriaren 27an egindako bilkura arruntean onetsi zuen Gobernu Batzordeak, eta bertan, Uliazpiko lehendakari eta Gizarte Politikako Diputatu Ander Rodríguez jaunak ongi etorria eman zien Batzordeko bokal berriei, joan den urteko maiatzaren 22ko hauteskundeen ondoren ekin baitiote.