Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zentroak > Zizurkil - Fraisoro Zentroa

Zizurkil - Fraisoro Zentroa


Fraisoro Zentroa 1981. urtean inauguratu genuen. Eguneko Zentro bat dago bertan, 75 lagunentzako tokiarekin eta sei etxebizitza independente, guztira 65 lagunentzako tokiarekin. Fraisoro Finkaren barruan dagoenez gero, bertatik oso erraz joan gaitezke mendira nahiz herrira, eta tren-geltokitik ere oso hurbil dago. Era berean, Fraisoro Zentroak Atseden Zerbitzua eskaintzen du familien eta artatuen premiei erantzuteko.

 

Finkak 7.800 m2 ditu, eta bertan, gune libreak (lorategiak) eta 4 eraikin berezi daude. Eraikin horretan 6 etxebizitzak behe-solairuan banatuak daude, eta denek sarbide zuzena dute lorategira. Administraziorako eta langeletarako zenbait espazio ere badaude (lehen solairuan). Eguneko Zentroaren eraikinak behe-solairua eta erdi-sotoa du eta 958 m2 neurtzen du. Finkaren beste muturrean, beste bi eraikin bereiziak aurkitzen dira: sukaldea eta garbitegia. Sukaldea behe-solairuan dago, hozte-ganberak eta hornigai-gela ditu eta 90 m2 neurtzen du. Garbitegia bi solairuko eraikin bat da, eta gainekoan, josketa-zerbitzua eta garbigelak daude, guztira 160 m2 neurtzen duelarik.

 

Fraisoro Zentroan ondorengoek osatzen dute gure langile-taldea: sukaldariak, harbiketako langileak, Eguneko zentroko zaintzaileak, etxebizitza zaintzaileak, fisioterapeutak, musika-terapeuta, gidaria eta laguntzailea, garbiketako langileak, unitateko arduradunak, medikua, erizaina, gobernariak eta zentroko arduraduna, modu bateratuan lan egiten dutelarik erabiltzaileen eta beren senitartekoen premia eta eskakizunei erantzuteko.

 

Eguneroko jarduerak burutzeko, Fraisoro Zentroak ibilgailu propioak ditu: kotxe bat eta 9 plazako bi ibilgailu egokituak dira, erabiltzaileen mugikortasuna eta garraioa ahalbidetzen eta errazten duena.

Zentro honetako zerbitzuei buruzko Informazio gehiago.

Eguneko Arreta Zerbitzua - Fraisoro

Eguneko Zentroa eguneko arreta eskaintzeko pentsatua dago, 10:00etatik 17:00etara, irailetik uztailera (zenbait opor-garai izango dira Eguberrietan, Aste Santuan eta abuztuan). Egitura fisikoari dagokionez, 958 m2 ditu, hainbat jarduera-gelatan banatuak, jangela-sukaldea, bainugela egokituak, fisioterapia eta hidroterapiako gela eta beste zenbait espazio orokor, hala nola biltegiak.

Etxebizitza zerbitzua - Fraisoro

6 etxebizitzak behe-solairuan banatuak daude, 1.970 m2 neurtzen dute guztira, eta zuzeneko sarbidea dute lorategira. Etxebizitza bakoitzean pertsona-kopuru aldakorra bizi da, eta gutxienez 8 eta gehienez 12 dira, eta bi plaza daude Atseden Zerbitzurako gordeak. Etxebizitzak arreta orokorra eskaintzen du eta irekita dago urteko egun guztietan, eta opor-garaietan (Aste Santuan, Abuztuan eta Eguberrietan) Uliazpiren beste etxebizitza edo Zentro batzuetan bizi diren erabiltzaileak hartzen ditu. Era horretan eskaintza zabala bermatzen dugu, eguneko 24 orduetan urteko 365 egunetan, zerbitzuaren erabiltzaile direnen eta bere familien bizi-kalitatea sustatzeko helburuz.  

Atseden Zerbitzua - Fraisoro

Fraisoro Zentroak atseden-zerbitzu bat du eta zerbitzu horren bitartez, hain zuzen ere, laguntza eman nahi zaie hainbat arrazoirengatik beren senitartekoa zaindu ezin dezaketen familiei edo etengabeko zaintza-jardueratik atseden hartzeko beharra dutenei. Laguntza horri esker, etxebizitzan aldi baterako egonaldiak egiten dituzte, eta familiek dituzten premien arabera, egonaldi horiek laburragoak edo luzeagoak izan daitezke: asteburua, astebete, hamabostaldia eta abar. Era berean, abuztuan opor-zerbitzu berezi bat erabiltzeko aukera ere badago.

 

Fraisoro Zentroan atseden-plaza bat dago, baina Uliazpin badaude beste plaza batzuk, familien eskaerari erantzun ahal izateko, beharrezkoa den kasuetan.  

 

Zerbitzu honetan arreta jasotzen duten pertsonek, beren premia eta lehentasunen arabera, etxebizitza-zerbitzuan eta eguneko arreta-zerbitzuan antolatutako jardueretan eta dinamikan parte hartu ahal izango dute.

 

Zentroko azken 5 jarduerak

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus