ADINGABE ETA GAZTEENTZAKO ATSEDEN-ZERBITZURA BISITA
2021/05/07
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak maiatzaren 6an bisitatu zuten Loiolako Erriberan adingabe eta gazteei aldi baterako egonaldiak eskainiko dizkien etxebizitza berria. Zerbitzu horren bidez, 20 familiaren beharrei eman nahi zaie erantzuna. Hain zuzen, 3-4 adingabe eta gazteko taldeak hartuko dira, asteburuetan eta opor-garaian.
Arantza Aguiriano eta Mª Eugenia Merino Uliazpiko Donosti Zentroko gerenteak eta arduradunak −hurrenez hurren− lagundu diete bisita egiten.
Horiez gain, Montse Ruiz unitate-arduradunak eta adingabe eta gazteen bi familiak hartu dute parte.