Adimen urritasuna handia duten pertsonen eta beren familien premia eta nahiei erantzuna ematen die.
Hemen zaude: Hasi > Familiak > Orientabidea eta kontsultak
Gure zerbitzuari buruzko orientabidea emango dizun informazioa zure eskura jarri nahi dugu, eta era berean, ULIAZPIn sartzeko zer egin behar den jakingo duzu. Gainera, kontsultaren bat egin nahi badiguzu, jar zaitez harremanetan gurekin.
AU eta laguntza premia orokorrak eta handiak dituzten pertsonentzat eta beren familientzat.
Eskaintzen ditugun zerbitzu guztiak ezagutzeko, ikusi web-orri honetako Zerbitzuak saila.
Gure zentroen ezaugarri guztiak ezagutzeko, ikusi web-orri honetako zentroak atala, eta horietan garatzen diren ohiko ekintzak ezagutuko dituzu.
Arreta jasotzen dutenek edo horien ordezkariek egonaldiaren eta entitateak eskaintzen dituen zerbitzuen finantzaketan parte hartzen dute dagokien ekarpena eginez (urtarrilaren 30eko 4/1996 Foru Dekretua, prezio publikoak arautzen dituena)
Zerbitzu orokorrak Donostian daude. Gurekin harremanetan jartzeko telefonoa 943-005090 da.
Zurekin hitz egingo duen pertsona gizarte-langilea izango da, bera baita informazio pertsonalizatuagoa (zerbitzuak erabiltzen hastea, informazioa, aholkuak,...) nahi duten familiekin lehen harremana izaten duena.
Pertsona bakoitzarentzat zerbitzu egokiena erabakitzeko eskumena Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentuak du.
Gehienetan eskaera udalerri bakoitzeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bidez egiten da. Nolanahi ere Uliazpik lagun diezazuke kudeaketa horiek guztiak egiten. Horretarako jar zaitez harremanetan gizarte-langilearekin telefono honetan: 943-005090.
Egoitza-zerbitzua edo eguneko zentroaren kasuan, beharrezkoa da Gipuzkoako Foru Aldundia izatea pertsona hori Uliazpira bideratu duena. Horregatik, nahiz eta familiak egun ez izan zerbitzuen beharrik, orientabidea izapidetua izan dezake, zerbitzuren bat behar duen unean sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin.
Edonola ere, larrialdi kasu batean, onena gizarte-langilearekin harremanean jartzea da 943-005090 telefonoan, egoera ahalik eta ondoen ezagutu eta balioesteko.
Uliazpik plaza kopuru jakin bat du familiako larrialdi-egoerei edo atseden-beharrei erantzuteko. Zerbitzu hori kudeatzea gizarte-langilearen zeregina da. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan berarekin 943-005090 telefonoan.
Jarri harremanetan gizarte-langilearekin 943-005090 telefonoan. Berak orientabidea eman eta beharrezko kudeaketak egiten lagunduko dizu, eta gainera, baliabideren bat ahalik eta azkarren eskaintzen saiatuko da.
Gai horiei eta beste batzuei buruz hitz egiteko jarri harremanetan Uliazpiko gizarte-langilearekin 943-005090 telefonoan.
Familientzako arreta-linea T. 943 005 090 uliazpi@gipuzkoa.net