Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > HONDARRIBIKO ALARDEA...

Zerbitzuak


2016/10/14

HONDARRIBIKO ALARDEA

Gora Gazteak konpainiak Zubieta Zentrora egin digun bisitaldiarekin gozatzeko aukera izan dugu aurten ere.
Aukera hori konpainia horretan desfilatzen duen zaintzaile bati bururatu zitzaion orain dela 5 urte eta pentsatu zuen oso positiboa izan zitekeela Hondarribiko alardea gure neska-mutilengana ekartzea eta horiek hain musika berezia duten doinuekin gozatu ahal izatea....
Konpainia Zentroko pasilloetan barrena ibiltzen da desfilatzen eta arropa zuria eta lepoko zapi gorria jantzita duten neska-mutilek animatu egiten dituzte eta horiekin desfilatzen ibiltzen dira giro oso berezia sortuz (bisita-eguna dela kontuan izanik familiek ere ederki gozatzen dute).
Amaieran, gure mutil-nesketako batek lore-sorta bat ematen dio kantinerari eta bisitaldia amaitzeko argazkiak ateratzen ditugu konpainia guztiarekin.
Honen bitartez eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu Gora Gazteak konpainiari, benetan eskertzekoa da bisitaldi honetan egiten duzuena eta jartzen duzuen gogoa... Zenbat egun falta diren kontatzen aritzen gara hain egun berezi hori berriro gozatu ahal izateko...
Baina kaleko festa ere atsegin dugu benetan eta irailaren 8an Alardea Hondarribiko kaleetan ikustera eta horrekin gozatzera ateratzen gara.

Irudi-galeria

AH1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus