Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Eguneko arreta > ARIZMENDI IKASTOLAKO...

Zerbitzuak


2014/12/15

ARIZMENDI IKASTOLAKO ZIGeko IKASLE TALDE BATEN BISITALDIA ULIAZPIKO ZUBILLAGA DK. ZENTRORA

Joan den astean Arrasateko Arizmendi Ikastolako ZIGeko ikasleen bisitaldia izan genuen. Bisitaldiaren helburua hirukoitza zen, alde batetik, Uliazpik Bergaran dituen baliabideak ezagutzea, bestetik, Ruth izeneko Arrasateko ZIGeko ikaslea ezagutzea, eta azkenik, ikasleetako batek datorren ikasturtean berea izango duen zentroa ezagutzea.
 
Irune eta Arantza irakasleak beren aholkuak gurekin partekatzen egon ziren eskolaratze hori behar bezala gauzatu ahal izateko. Zentroa eta etxebizitza ezagutu zituzten, eta arreta eskaintzen zaien pertsonak eta Uliazpik Zubillaga Dk. Zentroan duen esku-hartze proiektua ezagutzeko aukera ere izan zuten.
 
Etorri zen ikasle-taldea oso ondo egokitu zen bisitaldira eta elkarrekin jolas egiteko, argazkiak ikusteko, zentroa eta etxebizitza ezagutzeko eta elkarrekin Cola-Cao bat eta pastak hartzeko aukera izan zuten.
 
Erabaki genuen, hurrena gu izango garela gelara joan, haiek ezagutu eta beraiekin tartetxo bat igarotzera joango garenak.
 
Webgune honen bidez eskerrak eman nahi dizkizuegu egin zeniguten bisitagatik, oso interesgarria eta emankorra izan zelako.

Irudi-galeria

Argazki 1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus