Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > ZUBIETA ZENTROAK 30 ...

Zerbitzuak


2014/09/17

ZUBIETA ZENTROAK 30 URTE

Azkar esaten da baina hogeita hamar urte igaro dira Zubieta Zentroak ateak ireki zituenetik; gauza asko gertatu dira ordutik hona, urte hauetan zehar aldatu den pertsonala, aldaketa ugari bertako neska/mutilen bizitzan, instalazioetan, Zentroko funtzionamenduan; hunkitu gintuzten heriotzak, hasi diren berriak... Beti neska eta mutilen bizitza hobetzeko helburuarekin eta horien bizi-kalitatea hobetzeko etengabeko ilusioarekin, horien premietara egokituz.

 

Udako festaren ospakizunerako zentroak egin dituen 30 urte horietako fototeka egin zen eta esperientzia oso interesgarria izan da, denok pilatuta ibili gara argazkiak zeuden panel horien aurrean, aspaldiko garaiak gogoratuz, argazki batzuk ikusterakoan barre eginez, malkoren bat edo beste ere bota genuen orain gurekin ez daudenak gogoratuz.  Hainbeste oroimen etortzen zaizkizu hain hurbilekoa iruditzen zaizun iraganeko argazkiak ikustean!

 

Argazki horiek ikusterakoan konturatzen zara zenbateko bilakaera izan duen zentroak, zenbateraino egin dugun aurrera, guztion ahaleginarekin eta ilusioarekin gauza handiak egin daitezkeela eta merezi duela horien alde egunero borroka egiteak.

 

Irudi-galeria

30 URTE

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus