Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Eguneko arreta > PRESTAKUNTZA ZUBILLA...

Zerbitzuak


2014/06/11

PRESTAKUNTZA ZUBILLAGA DK. ZENTROKO PERTSONALARENTZAT MAIATZEAN ETA EKAINEAN

Maiatzean eta ekainean prestakuntzako hainbat ekitaldi egin dira Uliazpiko Zubillaga Dk. Zentroan, bertako langile-taldea osatzen duten profesionalen gaitasuna iraunarazteko eta hobetzeko helburuarekin.
 
Horietako lehenengoa “Euste fisikoa eta horren konnotazio etiko, emoziozko, praktiko eta legezkoei” buruzko ikastaroa izan da. Dakigun bezala eustea ezinbesteko praktika moduan aurkezten da egoera larriak, hirugarrengoen lesioak, autolesioak eta abar ekiditeko. Baina euste fisikoak etikoak, legezkoak eta moralak diren hainbat konnotazio ditu, eta baita jarduketa-protokoloak ere praktika horiek behar bezala gauzatzeko. Gure ikuspegitik eusterik eraginkorrena egiten ez dena da. Nolanahi ere, zenbaitetan ezinbestekoa da teknika horiek gauzatzea, eta horretarako, prestakuntza baten aldeko apustua egin dugu, Uliazpiko profesionalek egoera horiek menderatu eta kontrolatu ditzaten, hala ikuspegi etikotik eta legezkotik nola esparru praktikoan.
 
Egin dugun bigarrena “Komunikazioa”ri buruzkoa izan da, Autoprestakuntzako hiru Moduluren bidez Komunikazioko trebetasunak hobetzeko: komunikazioa eta hizkuntza: komunikazioko sistema handigarriak eta irakaskuntza-estrategiak. Modulu horiek Zizurkilgo Fraisoro Zentroko Unitate Arduradun Ana Condón gure lankideak bideratu ditu, eta alor horretan duen esperientzia zabalari esker adimen urritasuna duten pertsonentzat komunikazioaren oinarrizko alderdiak ezagutzeko aukera izan dugu eta arreta eskaintzen diegunekin irakaskuntza-programak eramateko modurik onenari buruz gogoetak egin ahal izan ditugu.
 
Antolatu dugun beste ikastaroetako bat “Laneko Gizarte Trebetasunak” izan da. Ikastaro honen helburuak bertan parte hartu duten pertsonek tresnak, metodoak eta teknikak lortzea izango da: inguru profesionalean konfiantzazko harremanak sortzeko, eraginkorrak ez diren erreakzioak mugatzeko, elkarrekintzetan bere baliabide pertsonalak mobilizatuz, eta norberarengan segurtasuna garatzeko arrakastako agertokiak eraikiz.
 
Azkenik, parte hartu dugun azken ikastaroa honakoa izan da: “Zuzeneko arretako profesionalen balioa berrikuntzako eragile moduan”.Ikastaro honetan premiak hautematea eta erantzun berriztatzaileak eraikitzea sendotzeko alderdi pertsonalak eta eratzaileak aztertu nahi dira. Prozesu horiek sarritan izaten dira organizazioetan. Zuzeneko arretako profesionalek ezagutu egiten dituzte pertsonak eta horien premiak eta aldaketa eta berrikuntzarako eragileak dira prozesuetan eta zerbitzuetan.
 
Ikastaro horiek guztiak oso interesgarriak izan dira Bergarako Zubillaga Dk. Zentroan lan egiten duten gure profesionalen prestakuntzarako eta etengabeko hobekuntzarako.

Irudi-galeria

Argazki 1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus