Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Eguneko arreta > Ulikoi Programatik d...

Zerbitzuak


2013/11/01

Ulikoi Programatik datozen Loreak erosi dituzte Zubillaga Dk. Zentroan

Aurten berriro ere Fraisoro Zentroan arreta eskaintzen zaien pertsona-talde bat eta Maiu eta Alicia beren zaintzaileak izan ditugu bisitan Ulikoi programatik datozen landareak saltzeko.

Tradizioari jarraituz taldeak etxebizitzan bazkaldu du, gero kafea eta pastak hartu dituzte zentroan arreta eskaintzen zaien gainerako pertsonekin eta landareen salmentarekin eman diogu amaiera. 

Azaldu nahi dizuegu, aurten logistika-hutsegite batengatik ezin izan ditugula Eguberrietako Pazkoa Lore tradizionalak erosi eta krisantemoekin eta ziklamenekin konformatu behar izan dugula. Hori guztia kontuan izanik ere esan behar dugu eskea handiago izan dela eskaintza baino, horrenbestez, gutako batzuk ezin ditugu loreak erosi gure etxeetarako.

Beti bezala giroa ezin hobea izan da eta barre ugari egin dugu argazkiak ateratzerakoan. Argazki horiek gure webgunean jarriko ditugu zintzilik.

Irudi-galeria

Argazki 1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus