Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > TXANGOAK ZUBIETAN 20...

Zerbitzuak


2013/09/19

TXANGOAK ZUBIETAN 2013AN

 

Urtero nahi izaten dugu Zubietan bizi diren pertsonak zentrotik kanpo opor-egun batzuk egitea. Zentroko pertsona guztiak horretan parte har dezatela da gure helburua, hori egitea eragozten dieten osasun-arazoak dituztenak izan ezik. Apartamentuak edo landa-etxeak alokatzen ditugu 1, 2 edo gau igarotzeko eta inguruko leku interesgarriak ikustera joaten gara.

Aurten Galizanon izan gara, Kantabrian, apirilean; Maiatzean 2 irteera egin genituen Ezcarayra, eta beste bat Figarolera, Nafarroara; hil horretan bertan talde bat, Uliazpiko beste zentroetako pertsonekin batera Santanderko hotel batean izan zen astebetez, Imsersori esker. Ekainean Leraten izan ziren, Nafarroan, Escuerren, Huescan, eta baita Navan ere, Asturiasen, eta uztailean, bigarren urtez jarraian, Iruñera itzuli ginen San Fermingo festetara. Oraindik irteera bat egitea geratzen zaigu urrirako. Egindako txango horietako argazki batzuk doazkizue honekin batera.

Irudi-galeria

EXCURSIONES

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus