Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > INAUTERI-JAIA ZENTRO...

Zerbitzuak


2012/02/29

INAUTERI-JAIA ZENTROAN

 

Inauterietako musikaren erritmoan desfilatu zuten Donostia Zentroko talde desberdinak inauterietako egun handian. Banan-banan erakutsi zituzten gai desberdinetan oinarritutako beren traje koloretsuak: Josetxo eneako taldeak karten mundua erakutsi zigun, Uliazpik Zubietako ttuntturroak. Careaga 1 taldeak gerta litekeen sute batetik babestu gintuen suhiltzaile-talde baten bidez eta Careaga 2 taldeak inguruko edozein azokatan dauden fruta eta barazki postuak jarri zituen. Kanpokoen taldeko “marujekin” dena garbi eta distiratsu zegoen. Lore-sorta bat izan ziren sukaldaritzakoak, etxeko zerbitzukoak, gobernantak eta zentroko arduraduna. Fisioko “mutilak” ere hor izan genituen, pressing catcheko bikote beldurgarri bat osatuz. Pertsonaia-nahasketa horrekin egun alai bat igarotzea lortu genuen, eta dantza eta musika izateaz gain, goizean aperitibo oparo eta goxoa izan genuen eta arratsaldean merienda ederra, behar den bezalakoa, txokolatea eta txurroak jan genituen.

 

Irudi-galeria

INAUTERI-JAIA ZENTROAN

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus