Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > OPORRAK CAMBRILSEN...

Zerbitzuak


2011/06/07

OPORRAK CAMBRILSEN

Zubillaga Dk. Zentroan (Bergara) eta Egogain Zentroan (Eibar) arreta jasotzen duten pertsona batzuek IMSERSOren oporretako programan parte hartu dute. Programa horren helburua laguntza-premia handiak eta orokorrak dituzten pertsona minusbaliatuen talde batek ingurune normalizatu batean ahalik eta ongien moldatu ahal izatea da, esate baterako, kasu honetan bezalaxe, era askotako herritarrak joaten diren herri turistiko batean.

Itziar, Iñaki, Mercedes, Aitziber, Itziar A. eta Aitorrek, beren zaintzaile diren Lorea, Alicia eta Linarekin batera, Cambrilseko Hotel batean (Tarragonan) igaro dituzte egun batzuk, eta era askotako jarduerak egin ahal izan dituzte, hala nola hondartzara joan, hoteleko igerilekuan bainatu, aisialdiko jolasetan parte hartu, dantza egin, Saloun paseatzen ibili, erosketak egin, freskagarriren bat hartu kafetegi bateko terrazan edo txango bat egin Bartzelonako Ciudadelako Parkea eta Zooa bisitatzeko.

Ikusten duzuen moduan, jarduerak era askotakoak izan dira eta oporrei buruzko balioespena guztiz positiboa izan da. Argazki batzuk utziko dizkizuegu oporretako une batzuk ikusi ahal izan ditzazuen.

Irudi-galeria

Argazki 1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus