Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Eguneko arreta > BISITALDIA GOMIZTEGI...

Zerbitzuak


2011/04/15

BISITALDIA GOMIZTEGI BASERRIRA

Artzain Eskola ITSASMENDIKOIrekin (IMK) hitzartutako zentroetako bat da. 1997an jarri zen martxan Artzain Eskola Arantzazun (Gipuzkoa), Gomiztegi Baserrian, artzainaren profesionaltasun-maila gehitzeko helburuarekin.

Lantegi horretan gerora profesional izango direnei prestakuntza eskaintzeaz gain Gomiztegin bisitaldiak antolatzen dira eta horien barruan sartzen da bertako instalazioak ikustea, artzain-txakurren erakustaldia, Idiazabal Jatorri Deitura duen gazta nola egiten den ikusteko dokumentala eta Arantzazuko gazta dastatzea.

Orain dela gutxi Zubillaga Dk. Zentroan arreta eskaintzen zaion talde batek era horretako bisitaldiak egiteko aukera izan du. Goizean instalazioak ikustera joan ziren, arkume jaio berriak ikusteko aukera izan zuten eta baita Idiazabal gazta dastatzekoa ere.

Argazki batzuk zintzilikatu ditugu zuek ikus ditzazuen eta horiekin goza dezazuen.

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus