Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Eguneko arreta > ZALDIEN DENBORALDIA ...

Zerbitzuak


2010/10/28

ZALDIEN DENBORALDIA AMAITU DA BERGARAN

Victor Arias, Benito Arias eta Raquel Morentinek “Terapia asistida por caballos: nueva propuesta de clasificación, programas para personas con discapacidad intelectual y buenas prácticas” (Siglo Cero, 2008) artikuluan diotenez, zaldien eta zaldiketaren mundua inoiz baino hurbilago eta eskuragarriago dago minusbaliatuentzat; eta premia bereziak dituzten gero eta pertsona gehiagok ateratzen diete onura zaldi gainean ibiltzeak eta zaldiketa egokituak dakartzaten ondorio terapeutikoei.

 

Espainiako aditu horiek ateratako ondorioa guk geuk egiaztatu dugu, Bergarako Zubillaga Dk. Zentroan lan egiten dugun profesionalok.

 

Duela hiru urte esperientzia bat abiarazi genuen Juanirekin, Elosuako gure zaldi-hezitzaile adituarekin. Jakin badakigu Juanik ez duela Zaldiek Lagundutako Terapia eta Hezkuntza (ZLTH) Programentzat nazioartean onartzen den lanbide-prestakuntzarik. Hala ere, laguntza-premia orokorrak dituzten minusbaliatuekin lan egiteko behar diren ezaugarriak eta gaitasunak ditu. Bere behaketa-ahalmena deigarria da, jokabide adeitsua du, pertsonak diren bezala onartzen ditu eta behar den laguntza eskaini digu artatutako pertsonek jardueraz goza dezaten. Horri guztiari esker, azken hiru urteetako emaitzak ezin hobeak izan dira.

 

Aurten, jarduera ekainean hasi eta urrian amaitu da. Guztira 26 saio antolatu dira, eta une honetan zentroan dauzkagun 19 erabiltzaileetatik 17k hartu dute parte. Ehuneko horrek (%89.47) jarduerak izan duen arrakasta eta ekar ditzakeen onurak islatzen ditu. Inguruneagatik, zaldiarekin sortutako harremanagatik, Juanik eta bere aita Fernandok egindako harrera beroagatik, erabiltzaileen arteko bizikidetzagatik eta zaldi gainean ibiltzearen gozamenagatik beragatik, udako jarduera erakargarrienetako bat izan da.

 

Argazki batzuk erakusten dizkizuegu, erabiltzaileek zaldiekin zenbateraino gozatu duten ikus dezazuen.

Irudi-galeria

Argazki 1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus