Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zerbitzuak > Etxebizitza > Zubillaga Dk. Zentro...

Zerbitzuak


2010/04/29

Zubillaga Dk. Zentroa: Bisita Ekainberrira (Zestoa)

 

Joan den apirilaren 25ean, Zubillaga Dk. Zentroan artatutako hainbat lagun: Julián, Tomás, Itziar, Iñaki eta Higinio, Oihana eta Hector zaintzaileekin batera, Ekainberri ikustera joan ziren Zestoara. Lehenik eta behin, telefonoz adostu genuen bisitaren ordua eta baimen berezi bat eskatu genuen furgoneta Museoraino bertaraino eraman ahal izateko. Zestoako Turismo Bulegoan, inolako eragozpenik ez jartzeaz gain, ikaragarri erraztu zizkiguten zeregin guztiak. Ordu bat eta gidari bat izendatu ziguten, bisita gidatua egin ahal izateko. Han, zaldien pinturak, leizeetako hartzen aztarnak, ikus-entzunezkoa eta abar ikusi ahal izan genituen. Gero, tailer batera hurbildu ginen, eta bertan azaldu ziguten antzinako gizakiek nola pizten zuten sua, nola margotzen zituzten hormak, edo nola aritzen ziren ehizan, lehenik lantzak erabiliz, eta gero, uztaiak eta geziak jaurtiz. Txango hori, kultur bisita bat izateaz gain, oso dibertigarria eta atsegina izan zen. Egun horretako argazki batzuk jarri dizkizuegu.

Irudi-galeria

Ekainberri bat

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus