Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Hemen zaude: Hasi > Uliazpi > Zentroak > Hondarribia - Zubieta zentroa > Estimulazio-gela ber...

Zentroak


2010/02/18

Estimulazio-gela berritzea

 

 Eguneko Arreta Zentroan orain dela urte batzuetatik hona egiten den jardueretako bat Zentzumenen Estimulazioa da. Gaur egun astean 6 saio gauzatzen ditugu 6-7 laguneko taldeetan, Aritz Elizondorekin (jarduera horretako teknikaria) eta zaindari batekin. Guztira 24 lagun dira parte hartzen dutenak. Berrikuntza da aurtengo otsailean gela berritu egin dugula: material berezia dugu estimulazioaren alderdi desberdinak lantzeko (ukimena, ikusmena, entzumena, bestibularra...) horren bidez giro-baldintzak hobetu egiten dira eta jarduera-mota zabaltzeko aukera ematen du lana egin ahal izateko. Adibidez urezko koltxoi bat dugu, bibrazio-koltxoneta, gelan giro desberdinak sortzeko era askotako argiztapena, musika...  Bidali dizuegun argazkian gela zein dotore geratu den ikus dezakezue eta baita jarduera egiten ari direnak zein eroso dauden ere.

 

Irudi-galeria

79

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus