Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Uliazpi

Uliazpiko logoa

Adimen urritasuna handia duten pertsonen eta beren familien premia eta nahiei erantzuna ematen die.

Lagundu nahi duzu?

Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa Uliazpiko logoa

Berriak Hasi > Aktualitatea > Albisteak > Fraisoron Ulikoi proiektua martxan jarri dute

Berriak

Fraisoron Ulikoi proiektua martxan jarri dute

2009/07/03

Joan den Ekainean Ulikoi proiektua martxan jarri dugu. Ulikoi Fraisoroko hiru enpresen arteko akordioa da: Ingurumen eta Nekazal Laborategia, Itsasmendikoi eta Uliazpi. Honen helburua: Uliazpiko neska-mutilek auzoan lan mota desberdinak egiteko aukera izan dezatela.
Gure auzokoentzat probetxuzko lanak egitea eta guk egiteko gai garen lan mota batzuk aukeratu ditugu:
·    Berotegiko lan sinpleak: ureztatu, belarrak kendu
·    Laborantza lanak: lurra eta loreontziak prestatzea, haziak landatu
·    Errepidearen garbiketa
·    Kartoiak jaso eta birziklatzeko edukiontzietara eraman
·    Villabonako astearteetako azokan landareak saldu. Baita Itsasmendikoieko sagardoa ere
Oraindik hasiera besterik ez da, pixkanaka joan nahi dugu. Horrela bakarrik izango dugu egiteko bakoitzaren balorazio egokia, gero norbanakoari esleitzeko edo partehartzeko aukera emateko. Esperientzia oso aberatsa bihurtzen ari dela esan beharra dago.
Landareak prestatzen eta saltzen ari gara. Astearteero goaz Villabonako azokara eta orain arte dena salduta etorri gara bueltan!
Oraindik goizegi da beste egitekoekin hasteko, baina baditugu ideiak: berriz ere oiloak jartzea eta berotegiko beste zenbait lan. Esandakoak ikusteko hemen duzue argazki bilduma bat.

Irudi-galeria

Argazki 1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.net