Uztailaren 18an eta 19an UPV/EHUk (Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak) eta Uliazpik antolatutako “Apoyos en contextos naturales para personas con discapacidad intelectual y del desarrollo” ikastaroa egingo da (gaztelaniaz). Ikastaroaren xedea da ezagutzera ematea Uliazpik eta aipatutako fakultateak batera abiarazitako Etxeko Laguntza programa. Halaber, adimen eta garapen urritasunak dituzten pertsonei testuinguru naturaletan emandako beste laguntza esperientzia eta eredu batzuk aurkeztuko dira, besteak beste, arreta goiztiarraren eta laguntza pertsonalaren eremuetan garatzen ari direnak.