Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Berriak Hasi > Aktualitatea > Albisteak > ULITXIKIK 10 URTE BETE DITU

Berriak

ULITXIKIK 10 URTE BETE DITU

2019/02/12

Hil honen hasieran bete dira 10 urte Ulitxiki ireki zenetik. Ulitxiki adin txikikoei zuzenduriko etxebizitza zerbitzua da. Honako hauek eskaintzen ditu: ostatua, mantenua, zainketa pertsonalak, jardueretan laguntza ematea eta laguntza pertsonala, familiakoa eta soziala. Gainera, Ulitxikik beste zerbitzu bat ere eskaintzen die adimen urritasuna duten adin txikikoekin bizi diren familiei: atseden hartzeko zerbitzua edo asteburuetan eta/edo oporretan behin-behineko egonaldiak.

Hasieran, zerbitzu hau Donostia erdigunean zegoen, eta gero, 2016an, Loiolako Erriberako etxebizitza inauguratu zen. Etxebizitza hori komunitatean barneratuta dago, eta etxebizitza modalitateko sei plaza eta atseden modalitateko plaza bat ditu. 

Urteotako balantzea oso baikorra da, familien behar ugariri eman baitzaie erantzuna. Urteotan, 30 erabiltzaile sartu dira Ulitxikin, Gipuzkoako hainbat tokitatik etorriak.

10. urteurrena ospatzeko festa bat antolatu da, argazki hauetan ikus dezakezuen bezala.

Irudi-galeria

Ulitxiki 1

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.eus