Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa

Hzkuntzak

Letra tamaina

Lege Oharra

Uliazpi

Uliazpiko logoa

Adimen urritasuna handia duten pertsonen eta beren familien premia eta nahiei erantzuna ematen die.

Lagundu nahi duzu?

Gipuzkoako Foru Aldundiko logoa Uliazpiko logoa

Zentroetako jarduerak Hasi > Aktualitatea > Zentroetako jarduerak > Estimulazio-gela berritzea

Zentroetako jarduerak

Estimulazio-gela berritzea

2010/02/18 • - Hondarribia - Zubieta zentroa • Zerbitzuak - Eguneko arreta

 

 Eguneko Arreta Zentroan orain dela urte batzuetatik hona egiten den jardueretako bat Zentzumenen Estimulazioa da. Gaur egun astean 6 saio gauzatzen ditugu 6-7 laguneko taldeetan, Aritz Elizondorekin (jarduera horretako teknikaria) eta zaindari batekin. Guztira 24 lagun dira parte hartzen dutenak. Berrikuntza da aurtengo otsailean gela berritu egin dugula: material berezia dugu estimulazioaren alderdi desberdinak lantzeko (ukimena, ikusmena, entzumena, bestibularra...) horren bidez giro-baldintzak hobetu egiten dira eta jarduera-mota zabaltzeko aukera ematen du lana egin ahal izateko. Adibidez urezko koltxoi bat dugu, bibrazio-koltxoneta, gelan giro desberdinak sortzeko era askotako argiztapena, musika...  Bidali dizuegun argazkian gela zein dotore geratu den ikus dezakezue eta baita jarduera egiten ari direnak zein eroso dauden ere.

 

Irudi-galeria

79

Lege Oharra

Gipuzkoako Atariaren logoa, gipuzkoa.net