Adimen urritasuna handia duten pertsonen eta beren familien premia eta nahiei erantzuna ematen die.
16/01/2012
Joan den uztailaren 5ean Hendaian “Autismoaren alorreko jardunbide profesionalen trukeak mugaren bi aldeetara” izenburupean egindako mintegiari buruzko laburpen bat argitaratu du Pirinioz Gaineko Atlantiar Konferentziak. Mintegi horretan, Uliazpik ez ezik, gizarte, hezkuntza eta osasun arloko beste zenbait erakundek eta entitatek ere parte hartu zuten, guztiak ere adimen eta garapen arloko ezintasuna duten pertsonei eskaini beharreko arretarekin lotuak. Agiri horretan, hain zuzen ere, konferentzian aurkeztutako lanen laburpenak jasotzen dira; alde batetik, herritar horiei arreta egiteko egun dauden baliabideen aurkezpena egiten zaigu, eta bestetik, pertsona horiei eman beharreko laguntzarekin loturiko jardunbide egoki batzuen berri ere ematen zaigu: lankidetza, guraso-profesionalak, bizi-proiektua, eskola-ibilbideak, jokabide-laguntza positiboa, zahartzea eta abar.